XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.5- Ikus dezakezunez, beraz, kopuru edo keta berberari, nahi hainbat (= hautatutako zenbapide hainbat) idazkera dagokioke; eta 31,23,47, eta abar, zenbakiek, zenbakuntzaren OINARRIA EZAGUTU ARTE EZ DUTE, berez, EZER ZEHATZIK adierazten.

Jakina, gure zibilizazioan, ezer berezirik esaten ez bada, zenbakiek HAMARRA dute oinarri.

Baina, ikusi dugunez, nahi dugun bezala egin dezakegu menpeko multzoen taxuketa eta banaketa.

Horretaz ongi jabetzeko, hementxe dugu A multzo hau: Har itzazu, segidan, eta zenbapidearen oinarritzat,3-a,5-a eta hamarra; eta idatz ezazu kopurua hiru zenbapide horien arabera: hamarra.